Muara Kultur Elkarteak antolatu du bolondres askoren, Olagarro Kultur Elkartearen nahiz Antxina Jatetxearen laguntzarekin.
Honako sagardogileak etorriko dira aurten: Hondarribiako Beko-Errota, Irungo Ola, Astigarragako Lizeaga, Oialumezar eta Petritegi, Hernaniko Larregain, Biriatuko Camino Berri eta Adunako Zabala.
Bertaratzen direnak 7 euroren truke kristalezko basoa lagun, nahi beste sagardo edateko aukera izango dute eta baita pintxo bat jatekoa ere. Honetaz gain, basoa erosi dutenen artean bi pertsonentzako bazkari bat zozketatuko dugu Antxiña jatetxean.
Sagardo egunari Bidasoaldeko bertso eskolako bertsolariek emango diote hasiera eta arratsaldean zehar zuzeneko musika izango dugu.
Aurtengo edizioa, berezi-bereziki, haur motxiladunen egoera salatzeko baliatu nahi dugu. Izan ere, besteak beste Hondarribiako Urko Labeaga Garcia euskal preso politikoaren alabak bizi duen egoera ankerra eta injustizia azaleratu nahi genuke.
Animatu ! Parte har ezazue ! Giro ederra izangi dugu eta!
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 495 irakurketak