Ostegunean Kabigorriko maiatzeko bertso gaua

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Maiatza 2, 2019 - 19:30

Badoa ikasturtea aurrera, eta badator maiatzeko Kabigorriko bertso-gaua ere, ekainekoaren faltan, ikasturteko azken aurrekoa. Maiatzaren 2an izango da, 19:30ean hasita.

Haritz Casabal antxotarra, Urko Casado astigartarra, Julen Zelaieta beratarra, Iñaki Zelaia henaniarra eta Iñigo Ugarte irundarra ariko dira bertsotan. Aitor Errazkin irundarrak egingo ditu gai-jartzaile lanak, eta Andoni Zelaia hendaiarraren eskutik helduko zaizkigu hileko bertso jarriak.
Gogoan izan Kabigorrik afaltzeko aukera bikaina eskaintzen digula.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan,

Irunabar  (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Etiquetak: