21.Korrika Batzorderako deia Bidasoaldean

Non: 
Hondarribiko Kultur Etxeko 103 gela
Data: 
Asteazkena, Otsaila 6, 2019 - 19:30

Lagun euskaltzale hori, agur t’erdi:

Jakingo duzunez, aurten KORRIKAz gozatzeko aukera izango dugu berriz ere.

2019ko apirilaren 4an Garestik abiatuko da 21.KORRIKA, apirilaren 14an Gasteiza heltzeko.

Eta, hori posible izan dadin, ehunka pertsonak, aurretiaz, lan itzela egiten dugu.

KORRIKAn parte hartzeko moduak askotarikoak dira. Eta, parte hartzeko asmotan bazabiltza, gaurko gutun honen bidez, gurekin bat egin dezazun eskatzera gatozkizu, horretarako Hondarribian, otsailaren 6an, 19:30ean, Kultur Etxeko 103 gelan egingo dugun KORRIKA batzordearen lehen deialdira etorrita.

Bertan 21.KORRIKAren nondik norakoak eta gure herrian egingo direnak ezagutzeko aukera izango duzu, eta, horrela, nahi izanez gero, herrirako bestelako ekitaldiak proposatzekoa ere bai. Horrez gain, herrian egin beharreko lanak zerrendatu eta banatuko ditugu. Jakin badakigu denok ez ditugula aukera berberak gure ekarpenak egiteko, eta, horregatik, hain zuzen ere, konpromisorik gabe etor zaitezen eskatu nahi dizugu. Bertan entzundakoaren arabera erabakiko duzu, gero, zeure ekarpena zein izan daitekeen; eta, inolako aukerarik izango ez bazenu ere, KORRIKA geure herrian izango dela ezagut eta zabal dezazun da gure nahia.

KORRIKAk hasiera-hasieratik aldarrikatu duen bezala, KORRIKAren helburuak bete daitezen, guztion ekarpena eta ahalegina dira beharrezkoak. Denon parte-hartzeaz lortuko dugu Euskal Herri euskalduna eta guztion esku eta oinei esker eraman ahal izango dugu euskararen lekukoa Garestik Gasteiza. Ahalegin horretan zeure laguntza estimagarria izango dugulakoan, besterik gabe, hurrengo asteazkenara arte.

Etiquetak: