Kontzentrazioa. Kalitatezko osasun sistema publiko baten alde, babes dezagun zaintzen gaituena

Non: 
Hmnos. Iturrino anbulatorioa, Irun
Data: 
Asteazkena, Azaroa 4, 2020 - 19:00

Por un sistema sanitario público de calidad

Ikasturtea hasi denetik gizartean oinarrizkoak diren sektoreetan greba eta mobilizazioak ikusi ditugu. Azken asteetan, Euskal Autonomia Erkidegoko osasungintza publikoko komunitatea da grebetan hasi dena. Horrexegatik antolatu ditugu guk, herritarrok, astez aste greba egunen bezperetan elkarretaratzeak; osasungintza publikoko komunitateak jakin dezan ez dagoela bakarrik.

Jakin dezan herritar sarea badela, euren eguneroko borroka sostengatu eta hauspotzen duena. Izan Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan zein Iparraldean. Euskal Herri osoan zehar, poliki poliki ehuntzen ari dena.

Ulergaitza da gobernu ezberdinek zabaldu duten mezu jasa. Ulergaitza da lehen olatuan pertsonon osasuna lehen baldintza izan behar zuenean, osasungintzaren kolapsoaz baino ez hitz egitea. Halaber, ulergaitza da urte erdi beranduago, ezer ikasi ez izana. Berriro ere mezu berberarekin

aritze hutsak gobernuek duten erantzukizun gabezia bistaratzen du. Bertako langileak izan ziren lehen lerroan izurritearen aste gogorrenetan. Ez dugu ahaztu nahi.

Argia da mediku, erizain, zeladore, anbulantzietako sanitario, garbitzaile, mantenuko langile, sukaldari, administratibo etabarrek, jarri zutela haien burua eta ingurua arriskuan, prebentzio-neurri falta izugarriarekin aritu zirela eta oraindik ere berdin jarraitzen dutela.

Non dago osasungintza publikoan egin behar zen diru inbertsioa? Non dago erantzukizuna? Ez al dugu ezer ikasi?

2008Ko krisi ekonomiko finantzarioaren ondorioz, elite ekonomikoen morroiak diren gobernuek austeritatean oinarritutako politi ka neoliberalak aplikatzearen ondorioz, gastu soziala murriztu egin

da urteetan zehar, apurka-apurka. Harik eta nolabaiteko ongizate estatuko sistemaren gorpuzkiekin topo egin dugun arte. Egun, esan dezakegu argi eta garbi, gobernuek nahiago dutela egunez eguneko inprobisazioan mantendu, kapital handiei desafioa egitea suposatuko luketen egiturazko neurriak hartzea baino. Guztiok, egoera latz hau modu duinagoan gaindiztea ahalbidetuko lukeen aberastasunaren eta baliabideen ber-antolaketa sakona egitea baino. EAE-ko gobernuan behintzat, agerikotzat jotzen dugu jarrera hau.

Honen aurrean guk argi dugu: Kolapso neoliberalaren aurrean SISTEMA PUBLIKOAREN DEFENTSA. Izurritearen aurrean, OSASUNA ETA ZAINTZA. Pribatizazioaren aurrean, defentsa eta PUBLIFIKAZIOA!

Etiquetak: