Txikitori elkartasuna adierazteko ostiralean kontzentrazioa

Non: 
Irungo San Juan plaza
Data: 
Ostirala, Azaroa 13, 2020 - 19:00

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi zuenez, astelehenean, azaroak 9, ospitaleratu egin zuten Txikito, arnasteko arazo larriengatik. Erietxean jarraitzen du oraingoz, baina ez dago haren osasun-egoerari buruzko berririk.

Gose eta egarri grebaren bederatzigarren eguna beteko luke gaur preso politikoak. Azaroaren 2an abiatu zuen baraualdia, eta horren aurretik, 50 egunetik gora egin zituen gose eta komunikazio greban.

Mobilizazioa
Ostiral honetan berriz elkarrataratzea burutuko da Irunen, San Juan plazan 19:00etan.

Etiquetak: