Emeki.- Inauteriak datoz eta aurten ere Emeki elkarteak datorren otsailaren 22an Mairuak antolatuko ditu ohitura berreskuratu nahian. Ohitura hau 36ko gerra ondoren Hondarribian galdu zen. Hala ere, Leinenea baserriko Zelestina Mirandak jarraitu zuen urtez urte ixilean.
Ohitura honi jarraipena eman zioten Emekiko partaide batzuk 1992an, baserriz baserri eskean mairuaz jantzita. 9 urteko etena eta gero 2019an ohitura berreskuratu genuen eta aurten ere berdin egingo dugu iazko esperientzia oso positiboa izan zelako.
Jaizkibelgo Kanpinan elkartuko gara goizeko 10:00etan, musikalari apartak izango ditugu lagun euskal dantzak dantzatu eta goiz polita pasatzeko, gosaria ere eskainiko da eta jasotako puskak aprobetxatuz bazkaria egingo da Emekin.
Ez galdu aukera eta etorri Mairuen egunaz gozatzera!
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 520 irakurketak
- Castellano