2020.eko irailaren 17tik urriaren 24a bitarte
Atziri bi lagunek osatzen dugu. Feminismoa gure bizitzaren ardatz bihurtu den honetan, guk hutsune bat ikusi genuen. Nolabait ere gure inguruan ez genuen feminismoa erabat euskaraz bizitzen. Ideia honekin sortu genuen Atziri proiektua.
Erakusketa hau feminismoan eta gure bizitzetan erreferente izan diren emakumeei dago eskainita, bai mundu mailako ereduei eta baita Euskal Herrikoei ere. Emakume ezagunak eta arrakastatsuak topatuko dituzue bertan, baita itzalpean daudenak ere.
Kolorez betetako ilustrazio digitalak dira bakoitza bere azalpenarekin. Mimo handiz egindako erakusketa aurkituko duzue detaile txikiena ere zaintzen saiatu baigara.
Gehiago jakin nahi baduzue bisitatu gure Instagrama @atziri_atziri.
- 482 irakurketak
- Castellano