Ostiral honetan Irungo anbulatorioetan egingo diren kontzentrazioetan pentsiodunen mugimenduari laguntzea

Non: 
Iturrino anaiak eta Dunboako Anbulategia
Data: 
Ostirala, Iraila 18, 2020 - 13:00 -tik Larunbata, Iraila 19, 2020 - 12:55 -ra

Cartel concentraciones delante d eAmbulatorios y Hospitales

Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua.- Txingudiko Pentsiodunen Mugimendutik Irungo anbulatorioetan egingo diren kontzentrazioen alde agertu nahi dugu, hai zuzen ere “Dunboa” eta “Iturrino anaiak” (Gipuzkoa etorbidearen eta Artaleku kalearen artean) anbulatorioetan izango direnak, datorren 18an (ostirala), eguerdiko 13:00ean.

Osakidetzako sindikatuek mobilizazio egutegia antolatu dute osasungintza publikoa beharrezko giza baliabidez eta baliabide materialez hornitzeko, kalitatezko arreta ematea ahalbideratuko dutenak.

Badakigu pentsioei buruzko gaia ez dela, baina pentsiodunak gara lehen mailako osasun arretarekin lotura estuena duen kolektiboa. Horregatik, osasun langileek pandemian zehar egindako lanaren nahiz beren bidezko eskakizunen alde agertu nahi dugu. Izan ere, herritar guztioi eragiten diguten kontuak dira, eta, bereziki adinekoak garenoi.

Etiquetak: