Mendi igoera eta mosaikoa, «preso eta iheslarien auziaren konponbidean urratsak egiteko»

Non: 
Mosku, Irun
Data: 
Igandea, Azaroa 22, 2020 - 10:00 -tik Astelehena, Azaroa 23, 2020 - 09:55 -ra
Antolatzen du : 
Bidasoaldeko Sare Herritarra

sare-ekimenak-22az

Bidasoaldeko Sare Herritarra.- Sare Herritarretik heldu den azaroaren 22rako, igandea, Irunen deitu dugun ekimenaren berri eman nahi dizuegu, berriemaile zareten aldetik.

Mobilizazio hau ‘Izan bidea’ dinamikaren baitan kokatzen dugu. Asteburu hortarako Sarek ekimen ugari deitu ditu Euskal Herriko herri eta auzoetan.

Izan bidea, ibiltarien sarea” da Sarek aurtengo maiatzean abian jarritako dinamika berriaren izena. Preso eta iheslarien auziari konponbidea emateko urratsak eman, jendarteren aktibazioan sakondu eta herri honen aniztasuna batzea da dinamika berri honen oinarria.

Hala, elkarbizitzan eta bakean oinarritutako aro batera eramango gaituen bidea egin nahi dugu. Bide horretan, uste dugu ezinbestekoa dela gatazkaren ondorio guztiei heltzea, eta horrek esan nahi du presoei ere begira jartzea; presoek eskubide batzuk badituzte eta eskubideez gain denon ardura eta betebeharra da ahalik eta azkarren afera honi konponbidea ematea, bakeak ere bidea egin dezan. Noiz eta gainera gaur egun bizi dugun egoeran. Izan ere, Covid19 aren ondorioz gure bizitzak guztiz baldintzatuta jarraitzen dute eta are gehiago espetxeetan. Pandemiaren aitzakiarekin presoen eskubideen murrizketa nabarmenak ematen ari dira. Osasuna bermatu ezin izanagatik, isolamendua ezarri da segurtasun neurri bakar gisa, informazio falta, tentsio uneak, bis a bisen eta komunikazio familiarren etenaldiak eta oro har bixitak egiteko zailtasunak; presoaren isolamendua eta bakardadea areagotzen dutenak. Senideek baimena edukita ere isunak jaso dituzte bidaiatzeagatik.

Horregatik, egoera honi lenbailen soluzio bat ematera bidean deialdia luzatzen dugu igandean antolatutako ekimenetan parte hartzera. Gure herriaren kasuan, dinamika honekin bat eginez Aldabe (San Martzial) mendira igoera eta Luis Marianon mosaiko erraldoia osatu nahi ditugu azaroaren 22an. Horretarako Urdanibia Plazatik abiatuko gara goizeko 10etan eta mendi-buelta egin ondoren herriaren erdigunera eramango dugu gure aldarria. Eguerdiko hamabi t’erdietan Luis Mariano kalean biltzen garenok KONPONBIDEA hitza osatuko dugu. Bakerako, etxerako eta elkarbizitzarako aldarria Irungo kaleetara ekarriz.

Etiquetak: