Ostiralean berriz Txikitorekin elkartasuna adierazteko kontzentrazioa Irunen

Non: 
Irungo San Juan plaza
Data: 
Ostirala, Azaroa 20, 2020 - 19:00 -tik Larunbata, Azaroa 21, 2020 - 18:55 -ra

Gaur, azaroak 18, hamaseigarren eguna egingo du gose greban Iñaki Bilbao Txikito preso politikoak. Azaroaren 2an ekin zion borrokaldiari, nabarmenduz, "berarekiko elkartasuna" baino, "Euskal Estatu Sozialista eraikitzeko eman behar diren urratsak" direla funtsezkoenak. Hasiera batean gose eta egarri greba abiatu bazuen ere, AAEAMek aurreko astean jakinarazi zuen egarri greba bertan behera utzi eta gose eta komunikazio grebari heldu ziola. Eta horren aurretik, 50 egunetik gora egin zituen gose eta komunikazio greban.



Espetxeetan elkartasuna
Hainbat preso politikok jarri dituzte martxan elkartasun dinamikak, eta horietako bat izan da Lola Lopez: "txapeoan" zegoen, Bilbaorekin elkartasunez. AAEAMek sare sozialetan azaldu du moduluz aldatu dutela Lopez, eta antza, zigortu egin dutela.

Kalean mobilizazioak
Euskal Herriko kaleetan ere aurrera doaz Txikitoren aldeko mobilizazioak. Ostiralean Irunen elkarretaratzea berriz burutuko da 19:00etan San Juan plazan.

Etiquetak: