"Hezkuntza plazara" larunbatean, hilak 19, Irunen

Non: 
San Juan Plaza, Irun
Data: 
Larunbata, Abendua 19, 2020 - 18:00 -tik Igandea, Abendua 20, 2020 - 17:55 -ra
Antolatzen du : 
Hezkuntza plazara Ekimena

Hezkuntza plazara Ekimena

Hezkuntza plazara Ekimena.- Hezkuntza plazara Ekimena, hezkuntza komunitateko kideok pandemiaren testuinguruan bizi dugun egoeraz kezka eta premia larria gizarteratzeko sortu da. Euskal Herriko ikastetxe ezberdinetako irakasle, guraso, ikasle eta eskoletako bestelako langileek osatzen dugu ekimena.

Irunen ere badira aste batzuk ikastetxe ezberdinetako kideak bildu eta gure herrian hezkuntzak bizi duen egoera kezkagarria gizarteratzeko eta salatzeko hainbat iniziatiba prestatzen hasiak garela. Ekimen honen inguruan irungo ikastetxe askotako irakasleak, gurasoak, ikasleak, jangelako begiraleak, eskoletako garbitzaileak eta atezainak bildu gara.

Datorren larunbatean, abenduak 19, gure lehenbiziko ekimena burutzera goaz. Gure aldarrikapenak plazara aterako ditugu, herritarrokin batera segurua eta kalitatezkoa den hezkuntza aldarrikatzeko hain juxtu ere. Ikastetxeetan ditugun arazo larriak ezin dira lau hormen artean geratu, denon arazoak dira, eta administrazioari konpontzeko exigitu behar diegu.

Horregatik, dei egin nahi diegu irundar guztiei datorren larunbateko arratsaldeko 18:00retan San Juan plazara joan daitezen eta beraien aldarrikapenak idatzita eraman ditzaten kartulina batean.

Izan ere, hezkuntza ez da eskolaren ardura soila gizarte osoaren ardura baizik, egin dezagun herria ere hezitzaile. Denok elkarrekin aurrera egingo dugu. Irungo hezkuntza komunitatea plazara!!

Hezkuntza plazara Ekimena

Hezkuntza plazara Ekimena

Hezkuntza plazara Ekimena

Etiquetak: