Asturiaga 1974 memoria taldea.- Gaur, maiatzaren 20an, 46 urte betetzen dira Roke Mendez Villada eta Jose Luis Mondragon Elorza Hondarribiko Asturiaga hondartzan erail zituela polizia frankistak diktadura garai ilunean. Haien memoria ez galtzeko maiatzaren 23an, larunbatarekin, Asturiagara mendi ibilaldia egitea proposatzera gatoz.
Horretarako, eta pandemia egoera kontutan hartuta, ondorengo proposamena egiten dugu:
Goizeko 9:00tan kai berrian bilduko gara, 2 metroko segurtasun neurria mantenduz. Bertatik, Asturiaga hondartzara doan kostako bidea hartuko dugu. Hondartzara jaisteko eta faroko bidea jarraitzeko sortzen den bidegurutzean ilaran geratuko gara, segurtasun distantziak mantenduz. Banan bana, gure txanda itxarongo dugu eta hondartzara jaitsiko gara, gure oroimen keinua egiteko (loreak bota, olerki edo agurrak eginez). Ondoren, bidegurutzeraino joan eta, ilararekin gurutzatu beharrean, farolara doan bidea jarraituko dugu.
Egoera guztien gainetik ez dugu ahazten. Roke eta Moriko, memoria, justizia eta erreparazioa.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 764 irakurketak