Errepresioaren kontra, elkartasun keinu bat

Non: 
Mosku
Data: 
Osteguna, Abendua 24, 2020 - 18:30
Antolatzen du : 
Mosku bizirik

MOSKU_BIZIRIK Konzentra 28-21-2020

Mosku Bizirik.- Azken hamarkadetan, irungo txoko gorri izan delako, errepresioaren jo-mugan izan da Mosku eten-gabean. Honen izpiritu errebeldea makurrarazteko kolpeak etengabe, berriz ere “Urdanibia” izan dadin. Giza-legearen bizitza mirabe eta anodinoa gurtzen duen hiri gris honetan, aske izan nahi izatea arriskutsua izan daiteke. Gorri izatea, feminista izatea eta batez ere, kalea auzo-bizitzarako erabili eta aldarrikatzea garesti atera daiteke. Konkretuki: 751 eta 1500 € artean.

Diogunaren adibide: Polizia munizipalaren jazarpen biolentoa duela urte eskas eta 760€-ko isuna berriki jaso ditu Moskuko auzokide batek kalean aldarrikapenerako espazio gisa erabiltzeagatik.

Hiri honek errebeldia, askatasuna eta bizi nahia zentsuratzen ditu. Hiru tresna nagusi ditu horretarako: “Gizalegearen” Ordenantza kriminala, munizipalen indarkeria eta isun ekonomikoa. Horiek denak modu bortitzagoan erabiltzen dira Moskun. Gure auzoa eta hortaz auzo-kideak diziplinatu nahi gaituzte etengabe, biolentzia legal, fisiko eta ekonomikoz gure eraldaketa nahia makurtu nahi dutelako.

Horregatik kolore guztietako presentzia polizial etengabea, horregatik josi digute auzoa kameraz, horregatik prentsaren gezur askoren jo-muga izatera ohitu gara, horregatik tartekako karga eta biolentzia disziplinatzailea. Zinismo ariketa erraldoia den “Civismoak”, hortzak askoz ere zorrotzagoak ditu gurean.

Horregatik baita ere aipatu auzokideak jaso duen 760-€-ko isuna. Itotze ekonomiko eta errepresiboz, berriz ere kalea aldarrikapen politikorako ez erabiltzea xedea. Kikiltzeko neurria.

Baina berriz ere diogu ez dutela lortuko. Kolpe bakoitza Mosku gorriago bat delako. Errepresio eraso bakoitzak gure arteko elkartasun loturak indartzen dituelako.

Auzoak bizi duen jazarpena salatzeko eta errepresio pasarteak jasan dituztenei babesa adierazteko, “elkartasun keinu” bat burutuko dugu datorren Ostegunean, hilak 24 18.30etan Moskuko Plazan. Era berean, isuna ordaintzeko elkartasun kanpaina bat abiatu da: 2€-tan pegatina tirada egin dugu: “beldurrak gurekin jai!” duela esateko eta giza-legearen ordenantza salatzeko pegatinak, kaleetan mezua zabaldu dadin.

Mosku Bizirik!
Beldurrak gurekin Jai!

Etiquetak: