Abotsanitz Auzoka, Portuan

Non: 
Jauregui hoteleko hitzaldi aretoa
Data: 
Osteguna, Urria 22, 2020 - 19:00
Antolatzen du : 
Abotsanitz

kartela

Abotsanitz.- Oraingoan Portuko auzotarrekin elkartuko gara, ostegun honetan (hilak 22), 19:00etan Jauregui hoteleko konferentzia aretoan. Bertan, aurreko asteetan auzotarrek posta elektronikoz helarazitako gaien inguruan eztabaidatuko dugu. Izan ere, Abotsanitz Auzokaren helburua herritarren eskaera eta kezkak jasotzea da, udalean aldarrikatzeko.

Orain arteko bileretan (Puntalekoa eskola zaharrean eta Alde Zaharrekoa Kultur Etxean) osasun neurriak zaindu ditugun bezala, oraingoan aste honetan indarrean sartuko diren betebehar berriak aintzat hartuko ditugu. Hala, Jauregui hoteleko hitzaldi aretoko aforoaren %50a erabiliko da soilik.

Etiquetak: