Txingudiko pentsiodunen mugimenduaren manifestazio berria

Non: 
San Juan Plaza
Data: 
Astelehena, Urria 26, 2020 - 12:00
Antolatzen du : 
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua

concentracion pensionistas sept 2020

Datorren 26an, hilaren azken astelehena denez, Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak (MPT) manifestazio batera deitzen dizuegu. 12:00etan aterako gara San Juan Plazatik, Colon ibilbidean barrena ibiliko gara, ondoren Luis Mariano kalea zeharkatuta, berriro Colon ibilbidera joko dugu, eta manifestazioa San Juan Plazan amaituko dugu, udaletxearen aurrean.

Gure oinarrizko aldarrikapenei erantzun bidezkorik eman bitartean, Irungo pentsionistok presionatzen jarraituko dugu.

GOBERNUAN DAGOENA DAGOELA, ARGI DUGU PENTSIOAK BABESTU BEHAR DITUGULA!

Etiquetak: