Bidasoaldeko ekimenak. Sare bidasoa: 650 tontor

Non: 
San Juan Plaza
Data: 
Larunbata, Urria 3, 2020 - 08:30
Antolatzen du : 
Sare

650tontor baietz Irun

Irungo Sare.-Irungo lagunek hiru tontor igoko ditugu: Muganix, Irumugarrieta eta Txurrumurru. Horretarako bi aukera egongo dira. 8:30etan San Juan plazatik irtengo gara edo aurrerarago batu nahi dutenek 10:00etan izango dute aukera Elurretxeko aparkalekuan.

Bestalde, hondarribako lagunek Jazkibelera egingo dugu igoera. 8:30etan Eroskiko aparkalekuan edo 10:45etan Jaizkibelgo paradorrean bilduko gara.

Kamiseta urdina ekartzera deitzen dugu. Izena emateko edo eta kamiseta eskuratzeko idatzi sareirun@gmail.com helbidera.

Hau da irunen zabaldu dugun mezua:

Adi‼ Irunen ere Urriaren 3rako prest!

#650tontor baietz!!

IRUN-AIAKO HARRIA

Urriak 3

08:30 San Juan plaza
10:00 Elurretxe parkiña

MUGANIX, 758m
IRUMUGARRIETA, 810m
TXURRUMURRU, 826m

Eman izena sareirun@gmail.com helbidean Ekarri kamixeta urdina. Eskatu nahi izanez gero idatzi sareirun@gmail.com helbidera

#IzanBidea
#DenakEtxera

Ekimen orokorrari buruzko informazioa

Maiatzean Izan Bidea aurkeztu genuenetik ia 230.000 kilometro egin ditugu izena-eman dugun ia 3000 pertsonen artean. Egunero-egunero gero eta gehiago gara Ibiltarien Sare honen parte egin garen herritarrak eta dinamika honen baitan kilometro eta urratsak batzen gabiltzanak.

Dinamika honek, euskal presoen eta iheslarien etxeratzearen alde, baita elkarbizitza eta bakearen alde gauden herritarrak batu asmo ditu, urratsak emanaz, bidea izan gaitezen. Gizarte aktibazioa eta instituzioekiko lanketa uztartuz, auzi honi behin betiko aterabidea eman nahi diogulako.

Horretarako une aproposa dela uste dugu; euskal jendartearen eta instituzioen adostasuna dugu preso eta iheslariek pairatzen duten salbuespen legediarekin amaitu eta etxerako prozesua martxan jartzeko. Denok ozen esan dugu, Euskal Presoak Euskal Herriratzeko garaia dela. Bestetik, Madrili dagokionean, Gobernuan diren alderdiek egoera honekin amaitzeko adostasuna agertu dute behin baino gehiagotan, izan EHko instituzio ezberdinen baitan, edota Madrilgo gobernukideek eginiko adierazpenen bitartez. Beraz, hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia da, zeren zain dira? Egoera honek ezin du gehiagoan luzatu. Presoak Euskal Herrian egon behar dute eta etxera prozesua garatu behar dute gradu progresioa eginez. Eta senideek ezin dute euren bizia errepidean arriskuan jartzen jarraitu, ez eta espetxean duten senidea ikusi eta ukitu gabe urte erdia igaro, motxiladun haurrei Covid-19a dela eta gertatzen ari zaien moduan. Are gutxiago, gaixotasuna dela medio, preso duten alaba, aita edo anaia hiltzen ikusten jarraitu. Nahikoa da. Konponbide garaia da.

Horregatik, bidea egiten jarraitu behar dugula diogu, Ibiltarien Sare hau gero eta handiago eta zabalagoa egin behar dugula, etxerako, elkarbizitzarako eta bakerako bidea egi bilaka dezagun.

Eta bide hori batera egiteko, datorren urriaren 3an inoizko erronka handiena ezarri diogu gure buruari eta Euskal Herriko herritarrei; guztion arten, egun berean, Euskal Herriko 650 mendi igo eta tontorretara gure aldarria eramatea. Ekimen eder eta esanguratsua egitea da gure asmoa, argi erakusteko urratsak emateko prest gaudela, maldan gora edo behera, baina guztiok batera, egoera honekin behin betiko amaitzeko.

650tontor baietz Hondarribia

650tontor baietz Urruña

Etiquetak: