'Euskarazko irakurzaletasuna Irungo Udal Liburutegian' hitzaldia eta eztabaida

Non: 
Palmera Montero gunea
Data: 
Osteguna, Martxoa 4, 2021 - 17:30
Antolatzen du : 
Aitzondo Irungo Euskara Taldea Elkartea

Oiartzun irakurri

Aitzondo Irungo Euskara Taldea Elkartea.- Irungo Udalak bi urtean behin eskaintzen duen Jose Antonio Loidi ikerketabeka irabazi zuten Maialen Oiartzun eta Unai Oiartzun irundarrek 2018an.

Euskarazko irakurzaletasuna Irungo Udal Liburutegian izenburupean ondutako lana aurkeztu dute aurtengo urtarrilean, prentsaurreko batean. Aitzondo euskara taldean iruditzen zaigu lan horrek sozializazio handiagoa merezi duela, etorkizunean martxan jar daitezkeen egitasmoak denon artean partekatu eta kontrastatzeko.

Jasotako datuen berri emango digute Oiartzun anai-arrebek, ondoren proposamen batzuk luzatuko dituzte, eta amaieran galderentzako eta eztabaidarako tartea irekiko dugu. Uste dugu saio hau bereziki emankorra izan daitekeela hainbat arlorentzat: Irungo Udaleko euskara, kultura eta hezkuntza arloentzat (bai politikari bai teknikarientzat), CBA Liburutegiko langileentzat, Irungo hiru euskaltegientzat, maila guztietako eskolentzat, eta literaturan interesa duen beste edonorentzat.

Martxoaren 4an izango da, osteguna, 17:30ean, Palmera Montero gunean. Eskertuko genizueke zuen komunikabidean honen berri emango bazenute.

Etortzeko asmoa duenak, izen-abizenekin mezu labur bat idatzi beharko du irungoeuskarataldea@gmail.com helbidera.

Etiquetak: