Urtarrilak 8 bilera irekia: Osasun sistema publikoaren babes hiritarra

Non: 
Palmera Montero, Irun
Data: 
Ostirala, Urtarrila 8, 2021 - 18:30
Antolatzen du : 
Behe Bidasoako Osasungintza Publikoaren Defentsarako Hiritar Sarea

urt8 bilera kartela

Kurtso hasieratik eta ezagutu gabeko krisi sozio-sanitario testuinguruan, Osakidetzako langileek kalitatezko osasun sistema bat izan dezagun borroka egiteko prest daudela erakutsi dute. Arduragabekeria politikoaren aurka, neoliberalismoaren aurka bizitza duinen alde.

Azaroko mobilizazio fasean, Behe Bidasoan hiritarrak ere mobilizatu ginen. Ulertuta Osasun sistema Publikoa guztiok komunean dugun ondarea dela, bizitza duin baterako eta justizia sozialean oinarrituriko eredu baten ezinbesteko zutabe. Ez da beraz, langileen eta Jaurlaritzaren arteko talka bat, lan gatazka bat inondik inora: Eredu sozialaren inguruko eztabaida, borroka da atzean dena.

Urtarrilerako mobilizazio fase berri bat ireki du gehiengo sindikalak, ikusita Eusko Jaurlaritzaren jarrera autoritario eta neoliberala zein den eta izango den. Behe Bidasoako Osasungintza Publikaoren babeserako hiritar saretik, uste dugu mobilizazio hauek hiritarren mobilizazioekin osatu behar direla. Langile-hiritar murru erraldoi bat osatu beharra dugula guztiok komunean dugun ondare honen defentsan.

Osakidetzako langileek mobilizazio egutegi argia jarri dute mahai gainean, Urtarrilak 28 ko grebarekin amaituko dena. Eta guk? Hiritarrok zer egingo dugu gure eskualdean?

Proposamenak baditugu, baina uste dugu eraginkorrak izan nahi badugu hauek modu irekian landu behar direla.

Horregatik, Urtarrilak 8-an, 18.30etan bilera irekia antolatu dugu Palmera Monteron.

Osasun sistema publikoaren aldeko borrokan engaiatu nahi duen Behe Bidasoako edozein hiritarri gonbidapena luzatzen diogu bertaratzeko.

Asko dugulako jokoan
Hiritarrok ere honaino heldu gara!
Babes dezagun zaintzen gaituena!

Edozein duda-kontsulta osasunpublikoazaindu{a}gmail.com

Etiquetak: