M8an Irungo epaitegi aurrean elkarretaratzea antolatu du Itaiak

Non: 
Jose Ramon Amunarriz plazan (Irungo epaitegi aurrean)
Data: 
Astelehena, Martxoa 8, 2021 - 18:00

Martxoaren 8an kalera ateratzeko deia egin du Bidasoako Itaiak. Horretarako, Emakumeen Antolakunde Sozialistak,"Emakume langileon interesen defentsan lege burgesa borrokatu" lelopean, astelehenerako kontzentrazioa antolatu du Jose Ramon Amunarriz plazan (Irungo epaitegi aurrean). Hitzordua 18:00etan da.

Larunbatean hitzaldia
Aldez aurretik, martxoaren 6an, M8-aren harira "Emakume langileon ardura izatetik, asistentzia lanen sozializaziora" izeneko hitzaldia antolatu dute. Solasaldia larunbatean izango da, 17:30ean Palmera Montero gunean.

Etiquetak: