ZiztaKA bueltan da

Non: 
Palmera Montero, Irun
Data: 
Larunbata, Azaroa 6, 2021 - 11:00
Antolatzen du : 
ZiztaKA

ZiztaKA bueltan

ZiztaKA.- Aurreko urtean gure alboan izan zintugun ZiztaKA taldearen proiektuaren garapenean. Zuen laguntza ezinbestekoa izan zen proiektuak aurrera egin zezan. Mila esker!

Aurreko urteko prozesuak hainbat ondorio utzi zituen agerian, eta horiek plazaratzeko, larunbat honetan, azaroak 6an, ikasturteko lehenengo foroa antolatuko dugu. Iaz lez, zuen bide laguntza eta zeuen babesa ezinbestekoa izango da proiektuaren ongizaterako.

Aurreko urteko ondorioez gain, aurtengo plangintza aurkeztuko dugu foroan, besteetan bezala zuen ekarpenak jaso nahi baititugu. Kultur ekitaldiak nagusituko dira gure urteko egutegian eta euskara eta euskal komunitatea izango dugu mintzagai urtean zehar.

Etiquetak: