Non:
San Juan Plaza
Data:
Larunbata, Urtarrila 9, 2021 - 17:30
Antolatzen du :
Irungo Sare Herritarra
Irungo Sare Herritarra.- Datorren larunbatean, hilaren 9an, Sare Herritarrak deituta manifestazioa egingo dugu Irunen. Aurten, osasun egoera dela eta, urtero Bilbon egiten den manifestazioa herrietan burutuko ditugu.
Izan bidea dinamikaren baitan beste urrats bat emateko garaia da. Presoen auzia konpontzea premiazkoa dela uste dugu. COVID-19ak inoiz baino argiago utzi du espetxeetan bizi den egoera eta salbuespen legediak dakartzan ondorio krudelak. Horregatik, eta bide horretan, guztioi dagokigu urratsak ematea, aktibatzea eta mobilizatzea, bakea, elkarbizitza, konponbidea eta presoak etxeratzeko bide horretan urratsak ematea.
Irungo hainbat eragile eta taldek bere atsikimendua eman diote manifestazioari:
- Irunabar bertso eskola
- Irungo zenbait artista
- Irungo Gure Esku-ko kideak
- Kepa Ordoki elkartea
- Bidasoa Koop-eko kideak
- Irungo Euskalgintzako kideak
- Su Txikian eko kideak
- Irungo Preso ohiak
- Ernaiko kideak
- Irungo Ikama
- Lakaxita Gaztetxeko kideak
- Irungo LAB
- Irungo ELA
- Irungo EHBilduko
- Irungo Podemos-Ahal dugu
- Abotsanitz
- Irungo Sortu
- Irungo Pentsiodun mugimenduko kideak
- 552 irakurketak