Hitzaldia: Zaldibar Argitu! AHotzar Zelaietarekin, “Zaldibar zona cerco” liburuaren egilea

Non: 
Palmera Montero, Irun
Data: 
Asteartea, Otsaila 16, 2021 - 18:30
Antolatzen du : 
Behe Bidasoako Eskubide Sozialen Karta

Zaldibar kartela

Behe Bidasoako Eskubide Sozialen Karta.- Urte bete igaro da jada Zaldibarren dagoen zabortegian hondamendia jazo zenetik. Urtemuga beltza inondik inora. Gure zabor kudeaketa eredua goitik behera jauzi zen egun goibel hartan, bidean bi langileren bizitza eramanez: Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze. Lehenak oraindik ere zabor artean jarraitzen du, ez dute topatu eta honen familiaren martirioak ez du amaiera ezagutu.

Baina hondamendi ekologiko eta humanoaz gain, zabortegiaren kolapsoak beste kirats asko ere aireratu zituen. Enpresa eta kargu politikoen arteko tratu ilunak, ate birakariak, pribatizazioen ondorioak, kudeaketan puntu oso ilunak, argitzen ez diren erantzukizunak... Verter Recycling enpresa kudeatzaileaz gain, honekin zerikusia izan dezaketen ardura handiko euskal politikariak zipriztindu zituen Zaldibarrek.

Ustelkeria zantzu horien inguruan, urte bete ostean, oraindik ere argirik ez.

Hau dela eta Behe Bidasoako Eskubide Sozialen Kartatik gertakari lazgarri honen inguruan puntu beltzak argitzeko hitzaldia antolatu dugu. Hau “Zadibar zona Cero” lilburuaren egilea den Ahoztar Zelaietarekin egingo dugu. Zita Otsailak 16-ean izango da, 18.30etan Palmera Montero Gunean (Irun). Eskertuko genuke ¡zen ematea (bidasoakokartasoziala@gmail.com)

Kazetaritza-Ikerketan zaildua, Zelaietak bestelako lan ezagun batzuk ere kaleratu ditu azken urteetan. Hala nola: Jóvenes burukides bizkainos: clientelismo y "fontanería" en el PNV eta Kutxabank: el saqueo de Euskal Herria

Honekin batera probestu nahi dugu, Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak abiarazitako sostengu kanpainaren berri emateko. Kanpainak xede argia du: 10.000 eta 20.000 € artean biltzea Zaldibarko gertakariak argitzeko baliagarria litzakeen herri akusazioa abiatzeko.

Informazio dena hemen topa dezakezue:

https://www. itsulapikoa.eus/eu/proiektuak/lagundu-argitzen

Etiquetak: