Parean Berdintasun elkartea.- Irungo emakumeen historia ezagutzera emateko asmoz (H)ISTORIOEN MAPA egitasmoa sortu du Parean elkarteak. Bertan bi paseo interaktibo aurkituko dituzue.
Proiektu hau zabaltzeko, gainera, datorren MARTXOAREN 20an, larunbatarekin, goizeko 11.00tatik aurrera San Juan plazatik aterata IBILBIDE HISTORIKO KULTURALA egingo dugu Mertxe Tranche historialariarekin batera. Pandemia dela eta, aforo mugatua izango da eta izena eman beharra dago info@parean.eus helbidean. Behar izanez gero, paseo bat baino gehiago antolatuko dugu.
IRUNGO EMAKUMEEN LANBIDEEN PASEOA Zer nolakoa zen inudeen lana? Eta urketariena? Ba al zenekien Irunen jostun oso ezagunak izan zirela? Historian zehar emakumeen esku zeuden lanbideak errepasatuz, historiara salto egin eta garai bateko Irun batean ibilbidetxoa egitera gonbidatzen zaitu ibilbide honek. Euskaraz zein gazteleraz, idatziz zein audio bidez eta garai bateko irudi ederrekin lagunduta, emakumeen lanbideak gogora ekarri ditugu, inoiz ahaztu ez ditzagun.
https://bidea.parean.eus/eu/walk/1-irungo-emakumeen-lanbideak
IRUNGO EMAKUMEAK PLAZARA. Hirian zehar kokatutako zenbait geldiuneren bidez, herriko historian zeresana izan duten Dolores Salis, Mentxu Gal edota Julia Iruretagoiena moduko zenbait emakumeren historia ezagutzeko aukera duzue. Euskaraz zein gazteleraz, idatziz zein audio bidez, emakume hauek egin duten ekarpena jaso nahi izan dugu, etorkizuneko belaunaldiek ezagutu eta ahantzi ez ditzaten.
https://bidea.parean.eus/eu/walk/0-irungo-emakumeen-plazara
Izan zirelako gara. Kontatzen ez dena, ez da existitzen.
- 599 irakurketak
- Castellano