25 urtez zapiak lotuz, Irungo alarde parekidearen historiaren paseoa

Non: 
Plaza San Juan, Irun
Data: 
Larunbata, Ekaina 19, 2021 - 11:00
Antolatzen du : 
Parean

EK19 KARTELA

Parean.- Aurten 25 urte beteko dira emakumeok jaietan parte hartzeko dugun eskubidearen alde zenbait emakume Irungo alardean desfilatzen hasi zirenetik. Oraindik amaitu ez den borroka luzea izaten ari da.

Hiriaren egun handian jendarteak bitan zatitua ospatzen du jaia. Egia da asko aurreratu dugula, lehen hamarkadako indarkeria eta isekak baretu egin direla, eta geroz eta gehiago gara emakumeen eskubideen alde batzen garenak. Alarde bakar eta parekidea lortu bitartean baina, bidea eta borroka ez da bukatu.

25 urte hauek ez dira, baina, alperrik igaro. Gogorra bezain aberatsa izan da bidea eta urtemuga berezi eta borobil hau ahanzturan geldi ez dadin, 25 urte hauek emandakoa paseo historiko interaktibo batean bildu du Parean elkarteak. Euskaraz zein gaztelaniaz, idatziz zein audio bidez eta garaiko argazki indartsuekin eta Txakur Gorria kolektiboko illustratzaileek egin dituzten ¡lustrazioekin, borroka honen abagune nagusiak gogora ekarri ditugu, herritarrek ezagutu eta ¡noiz ahaztu ez ditzagun. Ondorengo linkean dago ikusgal.

PASEO HISTORIKOA KALEAN

Proiektu hau zabaltzeko, datorren ekainaren 19an, larunbatarekin, 11.00tatik aurrera, Irungo San Juan plazatik abiatuta eta Mertxe Tranche historialariarekin batera paseo historikoa antolatu dugu. Parte hartzeko izena ematera animatu nahi ditugu herritarrak: info@parea.eus helbidean.

Hiru helburu izango ditu hitzorduak:

  • 25 urte hauetan emakumeek alardean duten parte hartzeko eskubidearen aldeko borrokak eman duena, belaunaldi berrien eskura jarri nahi dugu, bide malkartsu eta eder honen abagune garrantzitsuak gogoratuz.
  • Alarde parekide eta bakarra lortzen ez dugun bitartean, borrokak jarraitu behar duela aldarrikatu eta erakunde publikoei emakumeen eskubideak errespeta ditzatela exijituko dugu.
  • Azkenik, urtemuga dela-eta, 1996ko San Martzial egunean desfilatu zuten lehen 57 emakume horiei omenaldi xumea egin nahi diegu.

Animatu! Parte hartu!

Izena eman: info@parean.eus

Etiquetak: