Bidasoko Deportatuak. Erakusketa Ibiltaria Irunen ikusgai

Non: 
Oiasso museo, Irun
Data: 
Ostirala, Urtarrila 15, 2021 - 10:00 -tik Osteguna, Abendua 30, 2021 - 19:00 -ra
Antolatzen du : 
Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan Elkartea

Bidasoako Dportatuak Erakusketa

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan.- Bera eta Hondarribia bisitatu ostean, Bidasoko 90 deportatuak xede dituen erakusketa irungo Oiasso museoan egongo da ikusgai, urtarrilak 15etik aurrera. Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak antolaturiko erakusketa museoaren ohiko ordutegian bisitatu ahalko da, urtarrilak 30 arte.

Pertsona edo kolektibo bat herrialde batetik gogoz kontra kanporatzea da deportazioa. Zigor gisa, isolatze edota esklabotasun helburuekin baliatu izan da. Bigarren Mundu Gerran, Naziek judutarren aurka baliatu zuten bereziki deportazioa. Atxilotuak euren jatorritik, atxilotze edo akabatze esparruetara bortxaz mugiarazi zituzten. Nagusiki, Polonia, Austria eta Alemaniako esparruetara. Naziek bestelako talde etniko, politiko eta sozialak deportatu zituzten ere, herrialde berriak okupatu ostean, errepresio neurri gisa.

Whasington-eko Holocaust Memorial Museum-en arabera, 42.500 atxilotze gune, akabatze gune, ghetto eta bortxazko lan faktoria egon ziren. Bertan, 15 eta 20 milioi pertsona batu zituzten. Hauen artean badago Bidasoa jatorri duten pertsonak. Hendaia, Irun, Bortziriak edo Hondarribitik deportatuak izan ziren bizilagunak. Zehazki, 90 bizilagun deportatu ziren eta hauetatik 30 esparruetan hil zituzten.

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkartearen ustetan, deportazioa, Hendaian eta orokorki Ipar Euskal Herria eta Frantziar Estatuan landua eta oroitutako materia den bitartean, Bidasoko hegoaldean ezezagunagoa eta gutxi jorratu den gaia da.

Deportazioa Irunen

Deportazioa jasan aurretik, irun jatorri duten deportatu askok 1936ko Estatu kolpearen aurkako erresistentzia mugimenduetan edota militantzia politikoan ¡biliak ziren. Honela, Hendaian errefuxiatu izateaz gain, bortxazko lekualdatzea jasan zuten. Hori da Eugenio Allí Ferrero, Antonio Berbel Hita edo Tomas Zubizarreta Lazcanoren kasua. Lehena, Agrupación Socialistakoa zen. Beste biak, alderdi komunistakoak. Hirurak ziren irungo Fronte Popularraren partaide.

Beste batzuek berriz, Hendaian hasi zuten erresistentzia mugimenduarekin harremana. Jose Alzuri Larrechea, Luis Duipan Muguruza eta Carlos Lecuona Recarte, RIF-eko (Résistance intérieure francaise) kide izan ziren ll. Mundu Gerran, nazien okupazioa eta Vichyren frantziari aurre eginez.

Irun jatorri duten 21 deportatuetatik bost erail zituzten kontzentrazio esparruetan: José Casal Añorga (Mauthausen — Gusen), Enrique García Pérez (Mauthausen — Gusen), Francisco Martínez Eizaguirre (Mauthausen — Gusen), Vicente Retegui Etcheverria (Buchenwald — Flossenbúrg) eta Tomas Zubizarreta Lazcano (Neuengamme — Bremen - Farge).

Etxahun Galparsororen hitzaldia

Bidasoko Deportatuak | Erakusketa lIbiltariaren baitan, Etxahun Galparsoro historialariak naziek deportaturiko hego euskal herritarrei buruzko hitzaldia eskainikoa du urtarrilak 29an. Jardunaldia Oiasso museoan bertan burutuko da, arratsaldeko 19:00etan.

Biloao en Mauthausen: Memorias de supervivencia de un deportado vasco” liburuaren idazlea da. Bertan, Marcelino Bilbao Bilbao osaba zaharraren testigantza irakurri daiteke. Baita ere, Josu Chueca historialariarekin batera, “Euskaldunen deportazioa Hirugarren Reicheko esparruetara (1940 — 1945)” txostena idatzi du, Gogora, memoriaren, bizikidetzaren eta giza eskubideen institutuarentzat.

Erakusketa

Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak sorturiko erakusketa 27 panelez osatua dago. XX. mendeko erregimen totalitarioetan hasita, deportazioaren testuingurua azaltzen da. Ondoren, Bidasoa inguruko eta europako esparru nagusien berri ematen da. Azkenik, Bidasoko hainbat deportaturen xehetasunak eskaintzen dira.

Oiasso museoak asteartetik igandera irekiko du erakuslekua. Astearte, asteazken eta igandeetan, goizez, 10:00ak eta 14:00ak bitartean eta ostegun, ostiral eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara zein 16:00etatik 19:00etara. Erakusketan, unean uneko osasun neurriak ezarriko dira.

Bidasoako Dportatuak Erakusketa

Etiquetak: