Indarkeria matxista kasuen aurrean zen salaketa eta defentsa aukera ditugu?

Non: 
Palmera Monteron, 4. sala, Irun
Data: 
Asteazkena, Urria 27, 2021 - 16:00 -tik 20:00 -ra
Antolatzen du : 
Irule

Formazio proposamena indarkeria matxista

Formazio proposamena indarkeria matxista kasuen aurrean zein salaketa eta defentsa aukera ditugu? Emakumeen kontrako eraso matxisten tratamendu judizialaren ezaugarri eta datu naguasiak

Aurrekariak

Eraso matxisten inguruan kontzientzia handia sortu da azken urte hauetan mugimendu feministaren lan haundiari esker, eta horrekin batera ere, eraso horien kontrako protokoloak ezarri izan dira instituzio publiko eta elkarte pribatuetan. Honekin batera, eremu publikoko profesionalen gaitzea ere etorri da, izan ere, bai gizarte zerbitzu zein udaltzaingo eta bestelako polizia ere nolabaiteko ezagutza jaso dute gertakari zehatz honen inguruan.

Hala ere, nahiz eta aurrerapen handiak eman diren, abokatu bezala dugun esperientziatik, identifikatzen dugu oraindik ere lanean jarraitu behar dela martxan dauden tresna eta baliabide guztiak modu egokian funtzionatu dezaten, ahalik eta modu koordinatu eta efektiboenean, emakumeei zerbitzu onena eskaini ahal izateko.

Horregatik, garrantzitsua eta interesgarria iruditzen zaigu erasoak lehen momentuan artatzen dituzten profesionalek edo mugimendu feministaren partaideak, eraso horien aurrean emakumeak dituen aukera desberdinak ezagutzea, eta hauetako bakoitzaren ondorioa zein izango den ere jakitea, modu horretan ematen den zerbitzua era egoki eta ahalik eta baliagarrienean eman dadin. Arrazoi honengatik planteatzen dugu formazio espezializatu honen eskaintza, aipatutako lanketa horretan lagungarria suertatuko dela kontsideratzen dugulako.

Etiquetak: