Larreaundiko neguko jaia

Non: 
Larreaundi
Data: 
Larunbata, Abendua 18, 2021 - 18:00
Antolatzen du : 
Larreaundi-Olaberriako auzo elkartea

LARREAUNDIKO NEGUKO JAIAK

Larreaundi-Olaberriako auzo elkartea.- Gure auzoari bizitasuna eta alaitasuna ekarri eta komunitatea indartzeko asmoz antolatzen dugu.

Azken urte t'erdian ekimen publikoak asko mugatu behar izan dira bizi dugun pandemia egoerarengatik eta gure jendartean berezkoa den bakardadea eta isolamendua areagotu dira.

Aldi berean, hilabete hauek erakutsi digute komunitateak duen garrantzia. Gure kontrolpetik ihes egiten duen mundu zoro baten bilakaeraren aurrean, komunitateak eta konkretuki auzoak, elkar-bizitza on baterako helduleku garrantzitsua suposatu dezakeelako. Elkarrekin bizitzeko txokoa.

Zentzu honetan, eta berriz ere elkartzeko aukera dugun heinean, komunitate hori sendotzeko proposamena luzatu nahi dugu Larreaundiko neguko jaiaren bitartez.

Ekimen xumea izango da, neguko giroarekin erlazionatua eta gure komunitatean errotuak dauden hainbat jarduera proposatuz: kantaldia, Olentzeroa...

Baina garrantzitsuena elkarrekin ospatzea, elkar ezagutzea, azken finean gure auzo komunitatea indartzea izango da.

Horregatik auzoko eta haragoko pertsona guztiak gonbidatu nahi ditugu Larreaundiko neguko jaia elkarrekin ospatzera!

On egin!

Etiquetak: