Mahi ingurua, Aitor eta Berak 20 urte kartzelan

Non: 
Palmera-Montero, Irun
Data: 
Asteartea, Martxoa 23, 2021 - 19:15
Antolatzen du : 
Bidasoko Sare Herritarra

Aitor eta Bera 20.urte kartzelan

Bidasoko Sare Herritarra.- Irungo Sare herritarretik gogora ekarri nahi dugu, martxoan, Aitorrek 20 urte beteko dituela espetxean. Pasa den irailean ere Berak 20 urte bete zituen. Berak, gainera, kondenaren 3/4ak beteta ditu eta espainiar legediaren arabera kalean behar luke. Aski da!

Bidegabekeria honek amaitu behar du behingoz. Ildo honetan, 20. urtemuga honetan, martxoan zehar hainbat ekimen antolatu ditugu:

  • Martxoaren 23an, Palmera-Montero guneko bigarren gelan. Arratsaldeko 19:15ean ekitaldi berezia antolatu dugu. Bera eta Aitorren bikotekideek urte luze hauetan bizi izan duten esperientzia kontatuko digute. Bestalde, Haizea Ziluaga abokatuak haien egoera judiziala azalduko digu
  • Martxoaren 26an, 19:30ean San Juan plazatik abiatuta manifestazioa egingo dugu “Aitor eta Bera, 20 urte kartzelan. Aski da!” lelopean; bizi duten salbuespen egoera bidegabea salatzeko.

Etiquetak: