Kutxa bira asteartean helduko da Irunera

Non: 
Irungo San Juan plaza
Data: 
Asteartea, Apirila 20, 2021 - 19:00

Martxoaren 20an abiatu zen Kutxa Bira egitasmoa, Argentinan, Viedmako Aberri Etxea euskal etxean. Iparra Hegoa elkarteak antolatu du ekimen ibiltaria.  

Diasporako hainbat gune bisitatu ditu egitasmoak, eta apirilaren 8an iritsi zen Euskal Herrira. Herriz herri eginten ari da salto Kutxa Bira, maiatzaren 30ra arte, egun horretan amaituko du ibilbidea Seguran.

Egurrezko kutxa bat izango da ekimenaren protagonista. Herri bakoitzak mezu bat sartu beharko du kutxaren barruan. Modu horretan, Euskal Herri osoko aldarriak bilduko dituzte. Mezu orokor bat ere dago kutxaren barruan, Amets Arzallus bertsolariak idatzitakoa herri guztietan irakurriko dena. Mezu guztiak irakurriko dituzte azken egunean egingo dute ekitaldian.

Asteartean Irunen
Kutxa bira asteartean helduko da Irunera. Egurrezko kutxa 19:00etan San Juan plazara iritsiko da eta bertan ekitaldia egongo da.

Iparra Hegoa
Iparra Hegoa elkarteak 25 urte daramatza euskal nortasuna, euskararekiko atxikimendua eta herri izatearen kontzientzia pizten. Ekinaldi honen bitartez, pandemiaren ondorioz bizitako «galera sentimentalak» apaldu nahi dituzte. Korrika, Herri Urrats, Durangoko Azoka, Nafarroaren Eguna eta halako festak ez egiteak kalte emozionalak eta nortasun kalteak eragin dizkigu: «Oztopoak oztopo, krisiak krisi eta estatuak estatu, guk ozen diogu: Bizi gira… kutxa bira».

Etiquetak: