EH Bilduren ibilbidea jasotzen duen erakusketa ibiltaria gaur iritsiko da Irunera

Non: 
Zabaltza Plaza, Irun
Data: 
Osteguna, Maiatza 27, 2021 - 10:00 -tik 14:00 -ra
Antolatzen du : 
EH Bildu

EH Bildu Erakusketa

EH Bildu.- Gaur, hilak 27, Irunera iritsiko da EH Bilduren erakusketa ibiltaria. Zehazki, Zabaltza plazan ikusgai egongo da 10:00etatik 14:00etara.

EH Bilduren 10. urteurrenaren harira prestatu den erakusketa herriz herri dabil eta koalizio subiranistaren ibilbidea jasotzen du 12 paneletan. EH Bilduk jakinarazi duenez "proiektu kolektibo honen alde lan egin duten guztiei egindako omenaldia" da erakusketa.

Zentzu honetan, irundarrak erakusketara hurbiltzera animatu ditu Irungo EH Bilduk, eta, bidez batez, urte hauetan guztietan jaso duen babesa eskertu du.

Etiquetak: