Gure Esku elkarteak bi ekimen antolatu ditu aurtengo ikasturteari amaiera emateko

Data: 
Larunbata, Uztaila 10, 2021 - 11:20

UZTAILAK 10 Aiako Harria

Gure Esku.- Ezin uka kurtso zaila izan dela guztiontzat. Baita Gure Eskuren dinamikarentzat. Baina ezin dugu geldirik geratu eta aurrera egin dugu! Hamaika Gara ekimena eta erreferendumaren aldeko sinadura bilketa martxan jarri eta berriro ere indarrak batzen hasteko determinazio osoa dugu. Hala erakutsi genuen Irunen maiatzaren 22an burutu genuen ekitaldian ere.

Zentzu horrekin antolatu ditugu kurtsoa amaitzeko gure azken bi ekimenak. Jarraian duzue informazio guztia. Zuen medioetan argitaratzea eskertuko genizueke. Mila esker.

UZTAILAREN 3AN BILBON:

EKITALDIAREN INGURUKO INFORMAZIOA: https://hamaikagara.eus/uztailak-3/

Irundar guztiak parte hartzera animatu nahi ditugu eta horretarako beharrezkoa den KONPROMISO TXARTELA erosi dezatela eskatzen dirgu (ekimena finantziatzen laguntzeko eta zenbat izango garen jakiteko). Aipatutako estekan erosi daiteke.

UZTAILAREN 10EAN AIAKO HARRIAN:

EKIMENAREN INGURUKO INFORMAZIOA: https://gureesku.eus/katalunia-euskal-herria-egitasmo-baten-lehen-harria/

IZEN EMATEAK:

  • Ekimena ondo ateratzeko jende asko beharko da eta izen ematea garrantzitsua izango da.
  • Izena emateak 5 euro balio du (ekimenaren aseguru berezia barne): https://serigrafia.eus/shop/gureesku/eu/
  • Ekimenerako prestatu dugun kamiseta berezia erostea ere eskertuko dugu.

KEDADAK:

  • Denak elkarrekin igotzeko 19:00etan Elurretxen egingo dugu zita.
  • 17:00etatik aurrera musika eta animazioa egongo da bertan.

OHAR GARANTZITSUAK:

  • Nahiz eta egun argiz igoko garen, ilundu ostean jeitsiko gara. Beraz FRONTALA ezinbestekoa izango da.
  • Janariak eta edariak norberaren kontu izango dira.
  • Edozein zalantza argitzeko jarri gurekin harremanetan: gedirun@gmail.com

Etiquetak: