Herri Maputxeari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea Irunen

Non: 
San Juan plaza
Data: 
Osteguna, Abendua 2, 2021 - 19:30
Antolatzen du : 
Asociación Wallmapu Euskal Herria elkartea


Berriro ere Wallmapun beste hilketa baten aurrean aurkitzen gara, oraingoan Puelmapun, Argentina delako lurraldean.

Lof Quemquemtrewen zibilez jantzitako bi gizonezkok buruan tiro joz hil zuten Elias Garay gazte maputxea eta beste anaia maputxe bat bi tiroz larri zauritua utzi dute.

55 egun baino gehiago darama komunitatea beraien arbasoen lurraldean erresistentzian. Dena poliziaz inguratuta dago haiek desalojatzeko asmoekin eta ez diote inori sartzen uzten ezta janaria edo arropa sartzeko bada ere. Baina bat batean, bi gizon armatuk sartzea lortu dute, komunitatekoak tirokatu dituzte eta handik ospa egitea lortu dute polizia ezertaz ohartu gabe... Benetan bitxia!

Wall Mapu-Euskal Herria elkartetik salatu nahi dugu Estatu argentinarraren estrategia terrorista bat dagoela hilketa berri honetan Herri Maputxearen kontra.
Horregatik deitzen zaituztegu hurrengo abenduaren 2an, osteguna, Irunen arratsaldeko 19:30ean San Juan plazan burutuko dugun elkarretaratzean parte hartzera, Wallmapun egiten ari diren sarraskia salatzeko eta gure anai-arreba maputxeei Euskal Herritik gure elkartasuna adierazteko.

ELIAS GARAY AGUR ETA OHORE MAPUTXE GUDARIA!!
MARICHIWEU!!!

Etiquetak: