Dokumentala Kabigorrin: Nagore

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Martxoa 3, 2022 - 19:30

 

cartel

Nagore filmaren ardatza, Nagore Lafagge Erizaintza ikaslearen heriotza bortitza da, Nafarroako Unibertsitate Klinikako psikiatra baten eskutik, 2008ko San Fermin jaietan.

Dokumentalean parte-hartze garrantzitsua du Nagoreren amak, Asun Casasolak, benetan emakume adoretsua izaki, berak eramaten baitu istorioaren hari nagusia.

Luzemetraia honek biktimaren familiakoen zein lagunen testigantzak jasotzen ditu, baita prozesu judizialean inplikatutako hainbat kideren ikuspegiak ere: fiskala, alde bietako abokatuak eta genero indarkeriaren kontrako kolektiboetako ordezkariak, besteak beste. Horrez gain, filmak artxibo-material interesgarria ere biltzen du, krimenaren berreraiketaren irudiak, eta baita epaiketaren atal ezberdinak ere, Estatu Espainola osoko hedabide ugarik zuzenean jarraitu zuten epaiketa.

Asun Casasola,Nagoreren ama, bukaeran izango den eztabaidan izango da.

Etiquetak: