Hilaren 19an Irungo kaleak hartzera deitu du Osasun Bidasoa plataformak

Non: 
San Juan plaza
Data: 
Larunbata, Otsaila 19, 2022 - 18:00
Antolatzen du : 
Osasun Bidasoa Plataforma

Cartel 19 Febrero

Osasun Bisasoa Plataforma.- Osasun Bisasoa Plataforma eskualdeko herritarrei dei egiten diegu datorren larunbatean, otsailaren 19an, Irungo San Juan plazatik 18:00etan abiatuko den manifestaziora batu daitezen.

Osasun Bisasoa Plataforma Bidasoa Ospitaleko kirurgia-blokeko langileek eta Irun, Hondarribia eta Bortzirietako hainbat gizarte-elkartek osatzen dute, eta bere helburua da etorkizuneko Bidasoa Ospitaleak bermatu ditzala eskualdeko herritarrek datozen hamarkadetan izango dituzten behar-tekniko eta sanitarioak.

Bidasoa Ospitalearen etorkizuna lantzeko mahai bat eratzeko arrazoiak soberan daudela uste dugu, eta mahai horretan presente egon beharko lirateke Osakidetza, Irungo, Hondarribiko eta Bortzirietako udalak (Lesaka, Bera, Arantza, Igantzi eta Etxalar), osasun arloko sindikatuak eta plataforma bera. Kontuan eduki behar da eskualdeko ospitaleak 100.000 pertsona ingururi ematen diela zerbitzua.

Eskualdeko alderdi politikoekin elkartu izan gara, eta haietatik gehienek babesa agertu ziguten urtarrilaren 4an eskaini genuen prentsaurrekoan. Hori horrela, onartezina deritzogu Gotzone Sagardui Osasun sailburuak ez erantzun izana egin genizkion eskaerei. Batetik, egungo proiektua geldiarazteko, zeinetako xehetasunak oraindik ezagutzen ez ditugun. Bestetik, Osakidetzaren, kaltetutako udalen, sindikatuen eta Ospitalearen bloke sanitarioaren artean mahai bat eratzeko, bertan aztertu daitezen ospitalearen etorkizuneko behar tekniko eta sanitarioei buruzko proposamenak eta, obrak egiten diren bitartean, ez egiteko beharrezkoak ez diren eta pazienteei nahasmendu larriak eragingo lizkieketen lekualdaketarik.

Gauzak horrela, geure buruari galdetzen diogu: Zein da herritarren parte-hartzearen eredua? Gure eskualdeari dagokionez behintzat, “irentsi hori" da adierazten dena.

Ez da batere onargarria beste bide batzuetatik jakitea jakin izan dugun bezala hematologia-zerbitzua desagertuko dela, edo jakitea Zumarraga, Arrasate edo Mendaroko ospitaleetarako balio duenak gure eskualderako ez duela balio. Bigarren mailako herritarrak al gara?

ARDURA eskatzen dugu. Ardura, bailarako 100.000 biztanleentzat. Eta Osasun sailburuari exijitzen diogu proiektua geldiarazi dezala, eta lehenbailehen eratu dezala negoziazio mahaia.

Osasun Bidasoa Plataformak ez du onartuko atzerakorik ez duen eszenatoki batera joatea.

SOS KIROFANOAK
ERRESPETUA ESKATZEN DUGU GURE OSASUNAREN ALDE
HANDITU, BERRITU, HOBETU.

Etiquetak: