Irungo Sortuk elkarretaratze-ekitaldia antolatu du iganderako, torturaren egia argitara atera dadin aldarrikatzeko

Non: 
San Juan plaza
Data: 
Igandea, Otsaila 13, 2022 - 12:00
Antolatzen du : 
Soru Irun

cartel concentracion Sortu

Sortu Irun.- Iratxe Sorzabal irundarraren aurkako epaiketa ate joka dugu. Tortura latzetan oinarritutako epaiketa. Azken aste hauetan bere tortura kasua, irudiak, testigantza etab. mahaigaineratzen ari da handik eta hemendik.

Hori salatzeaz gain, epaiketaren bidegabekeria eta Iratxeren askatasuna aldarrikatzeko ekimen ugari antolatzen ari dira gure eskualdean, larunbateko manifestazioa horren lekuko.

Iratxeren tortura kasuarekin batera, Euskal Herrian azken lau hamarkadetan egondako milaka tortura kasuak ere mahaigaineratzen ari dira. Izan ere, espainiar estatuak sistematikoki erabili du tortura euskal militanteon aurka, inpunitate osoz, kondena amaigabeak, oinazeak, sufrimendua eta heriotzak eraginez.

Gure herrian, Irunen, 71 izan dira torturatuak azken hamarkadatan, eta Euskal Herrian orotara 5657.

Milaka torturatu horiek oroituz, torturaren egia argitara eramateko, ardurak eta erantzukizunak eskatzeko, eta aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak aldarrikatzeko elkarretaratze -ekitaldia antolatu dugu, otsailaren 13an, torturaren aurkako egunarekin batera, 12:00etan San Juan plazan.

Etiquetak: