Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren 7. edizioak datorren ostegunean, banatuko ditu bere sariak

Non: 
Irungo Oiaso Museoko taberna
Data: 
Osteguna, Martxoa 10, 2022 - 19:00

cartel

Iraitz Legarra Basterretxea (Markina Xemein) eta Rosario Ros Garcia (Madril) helduen kategorian eta Iraia Ventura Perez (Irun) eta Laia Farras i Coll (Bartzelona) gazteen kategorian, izan dira Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren 7. edizioko irabazleak.

Markina Xemeingo Iraitz Legarra Basterretxearen “Metroan” ipuina eta Madrilgo Rosario Ros Garciaren “Tres etapas por Alicia Doval” izan dira epahaimaiak helduen kategorian irabazle hautatu dituen ipuinak.

Gazte kategorian, Irungo Iraia Ventura Perezen “Abisatu iristen zarenean” eta Bartzelonako Laia Farras i Coll-en “Avisame cuando llegues” ipuinek lortu dute saria.

Aurtengo edizioan 453 ipuin bildu ditugu, 7 ediziotan izandako bigarren parte hartzerik handiena lortuz, “Abisatu iristerakoan” lelopean. Abiapuntu horrek berdintasunaren aldeko jendartea bultzatzea eta genero indarkeria baztertzea zuen helburu. Goiburu honekin eta nahiz eta jakin erasoen gehiengoa etxe barruan gertatzen direla, oraindik ohikoegia den abisatu beharra salatu nahi dugu. Emakumeentzat kaleak espazio seguroak izan behar direla eta modu librean ibiltzeko eskubidea dugula aldarrikatuz.Lehiaketako parte hartzaileei gogoeta egitera gonbidatu ditugu normala den egoera des-nomalizatu eta paper gainean jartzeko.

Gipuzkoa eta Nafarroatik iritsi zaizkigu ipuin gehienak, baina estatu osoko puntu ezberdinetatik ere jaso ditugu: Cadizetik, Valentziatik, Alacantetik, Zaragozatik, Toledotik, Tarragonatik, Gijondik, Vigotik, Pontevedratik, Huescatik, Granadatik, Albacetetik, Valladolidetik… eta baita munduko hainbat puntutatik ere: Alemaniatik, Latinamerikatik (Venezuela, Peru, Cuba,Colombia, Argentina, Mexico, Brasil, Chile…) eta baita Estatu Batuetatik ere.

Eskola ezbedinak parte hartu dute lehiaketan, Irungo Elatzeta eskolan taldeka parte hartu dute, LaSalle, Orereta ikastola, Lezo institutua Txingudi ikastola, eta Toki Alaiko ikasle batzuk ere beraien lanak bidali dizkigute.

Aipatzekoa da aurten lehengo urtez Ultzamako institutoa eta Larraintzarreko ikastolatik (biak naffarak) parte hartze zabala.

Helduen kategoriako irabazleek (16 urtetik gorakoek) 300€ko saria jasoko dute diru saritan, eta baita 50€ko balioa duen liburu sorta bat ere, Iruñako Katakrak liburu dendaren eskutik. Gazteen kategoriako irabazleek (12 urtetik 16 urterakoek), aldiz, 100€koa jasoko dute diru saritan, eta 50€ko balioa duen beste liburu sorta bat.

Zazpigarren edizio honetako epaimahaia emakumez osatuta egon da bere osotasunean. Guztiek literaturarekin edo feminismoarekin harreman zuzena dute, gehienak epaimahaikide izan dira aurreko edizioetan, baina beste batzuk inkorporazio berriak izan dira. Helduen Kategorian, euskaraz, Yurre Ugarte, Ainhara Zuazabeitia eta Aitziber Zapirain izan ditugu. Kategoria berdinean gazteleraz, Mertxe Tranche, Maria Jose Noain eta Marian Benitez. Gazteen kategorian euskaraz, Itziar Gomez, Ainara Maia eta Ane Perez izan dira, eta gazteleraz, Noelia Lorenzo, Maite Vergara eta Naroa Gonzalez.

Epaimahaikide guztiek inplikazio maila ezinhobea erakutsi dute hasieratik, eta jarduna handia dela jakinda, antolakuntzatik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu.

Sari banaketa ekitaldia datorren ostegunean, martxoaren 10ean ospatuko dugu, arratsaldeko 19:00etan, Irungo Eskola kalean dagoen The Museum tabernan.

Aurreko edizioetan bezalaxe, ipuin irabazleak irakurriko ditugu, Irakurketa lanetan eskualdeko kazetariak izango ditugu: Marialui Garcia, Maria Jose Atienza, Mikel Gartzia eta Ander Arzak hain zuzen ere.

Maite Elizondo izango dugu musikaz languntzen.

Epaimahaikideak eta irabazle batzuk bertan izango dira eta Asun Casasola bera ere bertan izango da.

Etiquetak: