Korridore humanitarioak denontzat

Non: 
Behobiako zubia
Data: 
Astelehena, Martxoa 14, 2022 - 18:30
Antolatzen du : 
Irungo Harrera Sarea

imagen

Irungo Harrera Sarea.- Gaur, martxoak 14, elkarretaratzea Behobiako zubian, 18:30ean

 Mugaren itxierak berriro ere gazte baten migrazio prozesua Bidasoa ibaian amaitzea behartu du.

Martxoaren 12an, gazte baten desagerpenaren berri izan genuen ibaia zeharkatuta Biriatura iritsi ziren bi gazteen ahotsetik. Ez da onargarria 2022.urtean ere beste pertsona baten desagerpenaren berri eman beharra. Bide seguruek ez dituzte pertsonak desagerrarazi edo hiltzen, bai aldiz, kontrol arrazistek. 2021. urtean zazpi pertsona hil dira; ibaian eta trenbideetan.

Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak ondorengo adierazpenak egin ditu: “Abogamos por los corredores humanitarios. Tanto para las personas que llegan de África como para las que en estos momentos tienen que salir de Ucrania” (Noticias de Gipuzkoa, 13/03/2022). Ados gaude denentzako korridore humanitarioen beharrarekin. Bide seguruek bizitzak salbatzen dituzte.

Ipar eta Hego Euskal Herriko erakundeei beharrezkoa den korridore humanitarioa bermatzea exijitzen diegu. Izan ere, bitartean, Ipar Euskal Herriko sareetako kideak ari dira korredore humanitario horien ardura hartzen, eta horregatik, azken hilabeteetan jazarpen poliziala jasan dute. Antolakuntza eta egitura solidarioen aurkako kriminalizazioa gertatzen ari da. Ildo horretan, urtea hasi zenetik bi boluntario komisaldegian atxiki dituzte.

Ukrainar errefuxiatuekin elkartasuna

Bestalde, elkartasuna adierazi nahi diegu ukrainar errefuxiatuei; gure herria harrera herria delako. Babes beharrean dagoen pertsonei beharrezko erantzuna eman behar zaielako. Aitortzen dugu gure erakundeek harrera duin eta integral baten alde, harrera baliabideak martxan jartzeko izan duten gaitasuna eta azkartasuna. Erakutsi digute borondatea egon dela egoera honi erantzun irmoa emateko. Irungo Harrera Sareak bere sorreratik aldarrikatu eta eskatu duen harrera politikekin bat egiten duela berretsi nahi dugu.

Azkenik, beste behin, herritarrei eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen inplikazio eta elkartasunagatik.

Gaur, martxoak 14, elkarretaratzeko deia egiten dugu Behobiako zubian, 18:30ean.

KORRIDORE HUMANITARIOA DENONTZAT.

HARRERA DUINA DENENTZAT.

Etiquetak: