Larreaundi-Olaberriako auzo plana. Espazio publiko eta ekipamenduen inguruko batzarra

Non: 
Auzo elkarteko egoitzan
Data: 
Asteartea, Urria 25, 2022 - 19:00
Antolatzen du : 
Larreaundi-Olaberriako Auzo Elkartea

plan de barrio Larreaundi

Larreaundi-Olaberriako Auzo Elkartea.- Auzoko beharrak, erronkak eta proiektu kolektiboak identifikatu eta lantzen hasteko prozesu parte hartzailea abiatu genuen maiatzan eta kurtso honetan zehar luzatuko da.

Aurreko saioan, mugikortasuna landu bagenu, oraingo honetan auzoko espazio publiko eta ekipamenduetaz arituko gara. Besteak beste, Iñigo de Loiolaren peatonalizazioa, plaza eta parkeen beharraz, ekipamendu sozio-kulturalen beharraz edo estali beharreko guneetaz arituko gara.

Aurrerago, bestelako gai batzuk jorratuko ditugu ere hala nola, trantsizio energetikoa, auzoko komertzioa eta ekonomia lokala, nekazal guneak edota zaintza, bizikidetza eta gertuko zerbitzuak.

Horretaz gain, auzoko eskolekin elkarlanean, bertako ikasleen iritziak jaso nahi ditugu ere amesten dugun auzoa denon artean eraikitzeko.

Etiquetak: