Larreaundi-Olaberria auzo elkartea.- Euskarak 365 egun dituen arren bi aste berezi ditugu orain, hori horrela izan dadin lanketa egiteko. Bai Euskaraldia hasia da! Borondateak biltzeko egunak, euskaldunon eskubideak mahai gainean jartzeko, euskararekiko begirunea sustatzeko eta batez ere...
Euskara egiteko! Izan ahoz, idatziz edo gure belarriak erabiliz.
Egunak ez ezik, Euskarak lurraldeak ere behar ditu. Landa, hiriak eta baita auzoak ere. Konbentzituak gaude azken hauetan behar duela Euskarak heldulekua. Eguneroko joan etorrietan, gertuko erlazioetan, komertzioan, tabernan, eskola patio eta etxeetako patioetan bizituko baitugu euskara.
Hori dela eta Larreaundi-Olaberria auzo elkartetik bi ekimen proposatu ditugu Euskararen nazioarteko egunaren buelta honetan.
“Euskarak saria du” dinamika: Dinamika honekin euskara sustatu nahi dugu auzoko komertzioetan eta hori laguntzeko zozketa bat antolatu dugu. Honela dinamikara batu diren komertzioetan euskaraz egiten baduzu, zozketa baterako txartela irabaziko duzu. Zozketa Euskararen egunean egingo dugu, Abenduak 3an.
Auzoko 8 denda-negozio batu dira dinamika honetara:
- Kimua taberna
- Lurra belardenda
- Fabrica de Migas kafetegia
- Super Mercado Larreaundi
- Nekazari Etxea
- Marte sorkuntza tailerra
- Larrea janariak (janari prestatua)
- FYLab. Gorputz zaintza
(* 8 sari egongo dira. Komertzio bakoitzak eskainiko du, 25€-ko balioa izango duena)
Larreaundi-Olaberriako Euskararen astea: Azaroak 26-tik abiatuko duguna. Bertan euskaraz gozatzeko aukera ugari izango ditugu auzoan: Mural pintaketa, ipuin kontalariak, jolasak, Bingoa.... Laster iragarriko dugu kartela!
Zatoz eta gozatu denona den auzoan, denona den Euskararekin!
- 246 irakurketak
- Castellano