Uxue Lasa Ameztoy. Getarian jaio zen 1984an, artisten familia batean. Paisajismoa ikasi zuen eta bizitza osoa eman du ekoizpen artistiko anitz eta esperimentalean, batez ere material birziklagarriak eta anitzak erabiliz, hala nola egurra, igeltsua, harria, paperezkoa eta poliestirenoa. Hamar urte zituenetik Rosa Valverderen ikaslea izan zen eta era guztietako formazio tailerretan parte hartu du Vicente Ameztoy, Koldobika Jáuregui eta Virginia Ameztoyrekin.
20 urte darama erakusketak egiten banaka zein kolektiboetan Hendaian, Logroñon, Donostian, Larraunen, Balmasedan, Barakaldon, Angelun, Hazparne, Santurtzi, Tolosa, Beasain, Iruñea...
Haurrekin lan egin du eskultura tailerrak egiten Ibarrako kilometroekin elkarlanean eta espeleologia eta kutsadurarekin lotutako erreportajeen grabaketan kolaboratzen du noizean behin.
Azken urteotan batez ere eskultura landu du baina pintura eta kaxak alde batera utzi gabe. Kutxa hauek mundu surrealista txikiak dira eta horietan pintura, eskultura txikiak eta naturan biltzen dituen mota guztietako materialak nahasten ditu. "Nire lana intuitiboa da batik bat, gutxitan egiten ditut zirriborroak, orokorrean materialak eramaten nau, ikuspegi moduko bat daukat buruan, euskarria aukeratzen dut eta ideia garatzen dut obran zehar."
Erakusketa honetan azken 10 urteetan egindako lanak erakusten ditu. Olio-pintura koloretsuak, lerroz betetako kuadro handiak eta gure paisaia naturalarekin zerikusia duten gai ezberdineko kaxak.
- 177 irakurketak
- Castellano