Alokairu kontratuei buruzko jardunaldi informatiboa, datorren astean

Non: 
Kultur Etxea, Hondarribia
Data: 
Asteazkena, Maiatza 4, 2022 - 18:00

irudia

Esther Ezkurra, ACUBIko abokatuak eskainiko du hitzaldia.

bidasoa.hitza.eus.- Alokairu kontratu bat sinatzerakoan maizterrek eta errentatzaileek jakin behar dutenari buruzko jardunaldi informatibo bat eskainiko du Esther Ezkurrak, ACUBIko abokatuak, maiatzaren 4ean 18:00etan, Kultur Etxeko ekitaldi aretoan.

Udalak bultzatu du dinamika.

Kontratuaren iraupena, errentaren berrikuspena, egin daitezkeen obrak edota etxebizitza azpierrentan emateko aukerak izango dituzte hizpide, besteak beste. “Asko dira gai horri buruz ACUBIn egiten diren kontsultak, eta komenigarritzat jo dugu informazio-jardunaldi hau egitea, argitzeko”.

Etiquetak: