Asier Guridi iheslari politikoari elkartasuna adierazteko larunbatean elkarrataratzea Donostian

Non: 
Donostiako Bulebarra
Data: 
Larunbata, Apirila 30, 2022 - 17:30


Gaur, apirilaren 28an, 30 egun beteko ditu gose greban Asier Guridi euskal iheslari politikoak. Martxoaren 29an ekin zion baraualdiari, bere nortasun juridikoa aitor diezaiotela exijitzeko. Izan ere, "heriotz zibil" egoeran darama ia hamarkada bat; ez dauka pasaporterik, ez eta zedularik ere. Modu horretan, "oinarrizko hainbat eskubidetatik kanpo uzten" dutela salatu du Guridik. "Espainiako Estatuak nire nortasun juridikoa ukatzen dit mendeku modura, nire militantzia politiko, iraultzaile eta independentistagatik", dio.

Espainiako Estatuak Venezuelan duen Kontsulatu Nagusiaren aurrean dago oñatiarra, Caracasen; han dago gose greba hasi zuenetik. Herenegun sare sozialen bidez azaldu zuenez, okerrera egin du bere osasun-egoerak. Okadak eta goragalea aipatu ditu, besteak beste. Euriak, gainera, atseden hartzeko aukeran eragin duela adierazi du, eta are ahulago dagoela horren ondorioz.

Amnistiaren aldeko mugimenduak Asierri elkartasuna adierazteko elkarretaratzea antolatu du Donostian. Kontzentrazioa 17:30ean Donostiako Bulebarrean izango da.

Etiquetak: