Azken BertsoGaua Kabigorrin

Non: 
Kabigorri, Peña kalea. Irun
Data: 
Osteguna, Abendua 1, 2022 - 19:30
Antolatzen du : 
Kabigorri

cartel

Azken emanaldi honekin, Irunabarrek agur esango digu, euskara eta bertsoak protagonista izan diren urteetako elkarlanari amaiera emanez. Zalantzarik gabe, faltan botako dugun jardueretako bat, euskararekiko konpromisoagatik eta bertsoak aldizka entzuteko aukera zegoen "plaza" bakarrenetakoa izateagatik.

Urte hauetan lagun izan gaituzuen bertsozale guztien zain gaude berriro, sorpresaz beteriko agur honetan.

Gure aldetik, onena opa nahi diogu Irunabarri, badakite beti ongi etorriak direla Kabigorrira.

Etiquetak: