Erakusketa Kabigorrin: Maddi Urtxegi

Non: 
Kabigorri, Peña kalea, Irun
Data: 
Osteguna, Azaroa 30, 2023 - 19:30 -tik Larunbata, Urtarrila 6, 2024 - 23:00 -ra

Cartel

Aukeztuko naiz. Nire izena Maddi Urtxegi da, 24 urte ditut eta iaz Bilboko Arte Ederren unibertsitatean graduatu nintzen.

Geroztik, marrazkiaren eta ilustrazio digitalaren mundu zoragarrian murgildu naiz.

Gehienbat erretratuak landu ditut, pertsona bakoitzaren berezko esentzia irudikatuz eta ilustrazioaren bidez honekin jolastuz.

Honetaz gain, bodegoi bat edo beste aurki ditzakezu nire lanen artean, izan ere, erakusketa hau nire azken urteko ibilbidearen eguneroko bisual baten modukoa baita.

Ondorioz, espero dut zuek erakusketa honetaz gozatzea nik prestatzerakoan gozatu nuen beste.

Etiquetak: