Asun Casasola lehiaketaren sari banaketa martxoaren 9an egingo da Kabigorrin

Non: 
Kabigorri, Irun
Data: 
Osteguna, Martxoa 9, 2023 - 19:30
Antolatzen du : 
Berdintasunerako Asun Casasola elkarteko kideak

Concurso Asun Casasola entrega premios Kabigorri

Berdintasunerako Asun Casasola elkarteko kideak.- 370 ipuin jaso ditugu aurtengo edizioan.Helduak gazteleraz izan da ipuin gehien jaso dugun kategoria, ondoren gazteak euskaraz.

Emakumeak izan dira idazleen %60 eta jatorri anitzetatik jaso ditugu ipuinak, Euskal herritik eta estatu espainoletik gehiengoak, baina deigarria ere izan zaigu Katalunia eta Kolonbiatik jasotakoak, halanola Venezuelatik ere.

Eskerrik beroena eman nahi diegu parte hartu duten eskolei: Dunboa ikas komunitatea, Belaskoenea, Bizirain, Toki alai, Orereta ikastola eta nafarroatik Arantzako gazteei eta irakasleei ere.

Irungo Aek-ri ere eskerrak eman nahi dizkiogu ateak ireki eta egitasmoan parte hartzeagatik.

Bestealde epaile lanetan jardun dira:

heldu kategoria euskaraz: Yurre Ugarte Ainara Zuhazabeitia eta Aitziber Zapirain; gazte kategoria euskaraz: Itziar Gomez, Ainara Maia eta Ane Perez; gazte kategoria gazteleraz: Noelia Lorenzo, Maite Vergara eta Naroa Gonzalez eta heldu kategoria gazteleraz :Marian Benitez, Mertxe Tranche eta Mari Jose Noain.

Guztiei ere gure eskerrik beroena muxutruk egiten duten lan serioarengatik.

Sari banaketa ekitaldia datorren ostegunean,martxoaren 9ean ospatuko dugu, arratsaldeko 19:30etan, Peña kalean Kabigorri ateneoan; irabazleak bertan ezagutuko dira.

Ekitaldian ipuin irabazleak irakurriko dira musikaz lagunduta.

Irakurleak Maria Jose Atienza, Ander Arzak, Mikel Gartzia eta MariaLui Garcia kazetariak izango dira, Maite Elizondoren musikaz lagunduta.

Aurkezle lanetan Joana Ochoteco eta Nerea Sarriegi egongo dira.Eta noski, bertan Asun Casasola izango dugu, bere jardunarekin jarraitzen duen emakumea. Indarkeririk gabeko bizitzak irudikatzen lagundu nahi duen ariketa kolektiboa da lehiaketa, bera omenduz baita guztion hitzak batuaz berdintasuren bidea eraikiz.

Etiquetak: