Gure Eskuk antolatutako eztabaida

Non: 
Palmera-Montero, Irun
Data: 
Osteguna, Martxoa 2, 2023 - 19:00
Antolatzen du : 
Gure Esku

MARTXOAK 2 IRUN Eztabaida Gure Esku

Gure Esku.- Gure Eskuk 10 urte beteko ditu ekainaren 8an, eta etorkizunera begira jarriz herri dinamika indartzeko urtea dugu. Itsasargia izeneko eztabaida herritarra abian dugu, Nazioarteko Konferentzia bat antolatzen ari gara, eta uztailan, Tourra Euskal Herritik abiatuko dela baliatuz, gure aldarriak lau haizetara zabalduko ditugu.

Itsasargia eztabaidari dagokionez ahalik eta eztabaida herritarrena eta parte hartzaileena izatea nahi dugu. Parte hartu eta iritzia eman nahi duen orok bide ezberdinak ditu horretarako.

  • Gure Eskuren bazkidea bada PLAZAn (Gure Eskuren plataforma digitalean) sartu eta bertan ekarpenak idatziz egiteko aukera izango du.
  • Ekarpenak modu zuzenean eta presentzialean egitea nahiago badu martxoaren 2an Irunen antolatu dugun eztabaida saioan parte hartu dezake. Saioa 19:00tan izango da Palmera Monteroko gunean. Bereziki gonbidatu nahi ditugu gure eskualdeko herritarrak saio honetara.

Informazio gehiago: gureesku.eus

Ezin baduzu bideoa ikusi, egin klik hemen instantzia berri bat bilatzeko

Etiquetak: