M8-aren inguruko jarduerak, BAGERA NOUS SOMMESek antolatuak

Non: 
BORDERLINE FABRIKA, Hendaia
Data: 
Ostirala, Martxoa 10, 2023 - 18:00
Antolatzen du : 
BORDERLINE FABRIKA eta BAGERA NOUS SOMMES elkartea

Girl power gualdia

BAGERA NOUS SOMMES elkartea.- Emazteen Eskubideen Nazioarteko Egunak kutsu berezia du aurten, alde batetik emazteen eskubideen aurkako eraso larriekin (abortatzeko eskubidearen babesaren amaiera AEBn, emazteen eskubideen aurkako pentsio erreforma proiektua,..), baina baita berri on batzuk ere (abortatzeko eskubidearen konstituzionalizazioa Estatu Frantzesean, hilekoaren baimenaren onartzea Estatu Espainolean…).

Testu inguru horretan, funtsezkoa da emazteek gizonen eskubide berberak izan behar dituztela aldarrikatzea eta, behin eta berriz, injustizia egoerak salatzea.

Horregatik, BAGERA NOUS SOMMES elkarteak bi ekintza antolatu ditu egun sinboliko honen inguruan:

Martxoaren 8an, asteazkenez, manifestazio handi bat antolatu dugu M8 ASAMBLADA FEMINISTA BIDASOArekin, "Emakumeen eskubideen alde martxan" lelopean. Bidasoako herriak bi zutabe ezberdinetan lotuko ditu Irungo Istillaga plazaraino.

Ipar Euskal Herriko zutabea 17: 45ean abiatuko da Pausu-Urruñako Charles Pucheu plazatik, eta 18: 15ean pasatuko da Hapetenia karrikatik behera, 18: 30ean Santiago zubitik, eta gero Iparralde etorbidetik Colon pasealekuraino, 19: 00etan, Hondarribiatik datorren zutabearekin topo egiteko.

Manifestazioak Irunen jarraituko du, Istillaga plazan, egun horretan inauguratutako Emakumeen Etxe berriaren aurrean, jaiarekin amaitzeko.

Parte harezazu zarata eginez ekarri nahiko duzun guztiarekin: txistuak, panderoak, danborrak, lapikoak, etxeko perkusioa, etab...

Apaindu zure denda, auzoa, kalea, balkoia eta etxea.

Milesker aldez aurretik, behar zaituztegu!

Martxoaren 10ean, ostiralarekin, "GIRL POWER" gaualdi handi bat prestatu dugu, BORDERLINE FABRIKArekin, feminismoaren zeinupean:

  • 18: 00etan, ahozko narrazioa/historias de la tradición oral latinoamericana, Zoe Mezaren eskutik, gai feministei buruz,
  • 19: 15etan, "Emazteen eskubideak eta pentsioen erreforma" izenburuko mahai inguru bat izanen da: mahai inguruan, erreforma proiektuan emazteen egoeraz eztabaidatzeko, Evelyne Bire eta Itziar Varela Bagerako kideekin, LAB, CGT eta SOLIDAIRES sindikatuetako ordezkariekin eta filosofian doktoresa den Agnes Cugnorekin. Agnès Coudert laneko sendagilearen lekukotasunarekin ere kontatuko dugu, eta Annie Poveda Urruñako herriko etxeko hautetsi eta departamenduko kontseilariak gure galderei erantzungo die,
  • 21: 00etan hasiko da kontzertua MuareTaldearen eskutik

Zerbaiten jateko eta lagunen arteko eztabaidaren segitzeko gisan edukiko dugu aukera pintxo pote bati esker!

Zuekin guztiokin kontatzen dugu, Urruñatik Iruneraino, Hendaiatik barrena, uhin more bat sortzeko.

GORA BORROKA FEMINISTA !!!

Etiquetak: