Hitzaldia: Kantiniersa vs. Kantinero; Izena eta Izana

Non: 
Palmera Montero Gunean (5. aretoa)
Data: 
Ostirala, Ekaina 9, 2023 - 19:00
Antolatzen du : 
Alarde Publikoa

cartel

Folklorea ez dago biziarazten duen errealitatetik kanpo. Sortzen duen gizartearen isla ez ezik, eragilea ere bada. Horregatik, folklorea etengabeko aldaketan ari da, gizartea aldatu ahala; baina, era berean gizarteak folklorearen bidez erakutsi nahi du, bere burua baino gehiago, nolako ideala duen buruan.

Ispilu baten antzera, folkloreak erakusten digun irudiak eragina du gugan. Irudi ideal horren eta gizarte errealaren arteko aldea arrakala bihurtzen denean, gatazka sortzen da.

Kantineraren figuraren historiak primeran azaltzen du folklorearen eta beraz euskal gizartearen eboluzioa (euskal gizarteena: ez dira gauza bera Zuberoa, Donostia eta Bidasoaldea). Era berean, gizartea bezala, euskal folklorea harremanetan dago inguruko folkloreekin.

Margaret Bullen antropologoak Bidasoaldeko Alardeetan sortutako gatazka sakon aztertu du azken mende laurdenean, bai eta beste folkloreetan gertatzen ari denarekin alderatu ere, Donostian, Antzuolan, Eskozian… Valentzian, esaterako, aurten gizonezko batek “fallera” delako papera jokatu du, eta Bullenek bertatik bertara ikertu du tradizioaren berritzea.

Xabier Kerexetak historia ikasi zuenetik aztertu du nolako bazterkeriak gertatu diren Pirinioetako komunitateetan, eta bereziki nola islatu diren tokian tokiko folkloreetan: agotak, sorginak, mairuak… Adibidez, XIX.ean, emakumezko kantinerak modernitatea adierazi zuen; XXI.ean, gizonezko batek paper hori jokatzea zer da, berritasuna ala lehengoratzea? Edo biak?

Solasaldia: (elebiduna)

Etiquetak: