'Arrazakeria eskolan, errealitate isildua' hitzaldia eskainiko dute gurasoentzat Dunboako Eskolan

Non: 
Dunboako eskolako liburutegia, Irun
Data: 
Astelehena, Martxoa 20, 2023 - 17:00 -tik 18:00 -ra

Arrazakeria eskolan, errealitate isilsua

Dunboa ikastetxean izango da hilaren 20an, 17:00etan. Eguneroko bizitzan normalizatzen diren iruzkin eta jarrera arrazistak identifikatuko dituzte, eta aniztasuna balioan jarriko dute.

Seme-alabekin arrazismoari buruz hitz egitearen garrantzia azpimarran jarriko dute Dunboa ikastetxean antolatu duten hitzaldi batekin datorren astelehenean, hilaren 20an, 17:00etatik 18:00etara. Ikastetxeko liburutegian izango da, hain zuzen.

Ongi etorri eskolara proiektuko kideek hartuko dute hitza, eta beraien atzean antolakuntza lanetan Parean elkartea eta Dunboa ikastetxea bera aritu dira. Zaintza zerbitzua eskainiko dute eta behar duenak eskatu egin beharko du 688 81 03 72 telefonora deituta edota mezu elektroniko bat bidalita

Arrazakeria eskolan, errealitate isildua izenburuarekin “eguneroko bizitzan normalizatzen ditugun iruzkin eta jarrera arrazistak” identifikatuko dituzte, eta aniztasuna balioan jarriko dutela ere azaldu dute.

Era berean, desberdintasuna errespetatzeak duen garrantziaz kontzientzia hartzera bultzatuko dituzte entzuleak. Kulturartekotasuna presente izango dute ere, “arrazismoari aurre egiteko eta bizikidetza sustatzeko tresna gisa”.

Parte hartzean gakoa jarri dute antolatzaileek: “Metodologia horren bidez, hausnarketa sustatu nahi da, bestearen lekuan jar gaitezen erraztu (bereizkeria hori jasaten duten pertsonena), gure jarrerak eta iruzkinak auzitan jarri, eta gure seme-alabekin eguneroko bizitzan gaiari heltzeko tresnak eman”.

Jatorriz hemen argitaratua: bidasoa.hitza.eus

Etiquetak: