Emazteen Etxe bat eraiki dezagun Hendaian

Non: 
Borderline Fabrika, Hendaia
Data: 
Ostirala, Martxoa 24, 2023 - 19:00
Antolatzen du : 
Bagera-nous sommes

Emazteen Etxe bat eraiki dezagun Hendaian

Bagera-nous sommes.- Emazteen Etxea eraikitzea lurraldeko hainbat elkarte feministak bultzatutako proiektua da, tartean Bagera-nous sommes.

Emazteek eta emazteentzat pentsatutakoa da.

Topagune, emantzipazio eta mobilizazio gune kolektiboa izan nahi du, emazteen eskubideen sustapen eta garapen gunea baina baita partekatzeko, elkartasunerako eta sorkuntzarako gune ere.

Ez izan zalantzarik eta etor zaitez informatzera, trukatzera, Borderline Fabrikan izango den lehen mahai-inguru honen inguruan heldu den ostiralean, martxoak 24, 19tatik aurrera,eta ondoren pintxo-pote bat bertan.

Etiquetak: